An independent publishing house dedicated to the edition of literature representing all times and styles in Spanish and Baske.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

books

Isil - mandataria

Isil - mandataria

Azken nobela Echenozen. Nobela beltza, espioi-intriga, abentura, umore eta ironia.

ISBN 978 84 945178 2 2

9 788494 517822

Constance zereginik gabe dagoenez, zertan jardun aurkituko diote. Senaren bazterretatik itsaso Horiaren ertzetara, eta Creuse aldeko zokoguneetan barrena, ezerk ez lioke eragotzi behar bere misioa betetzea. Arazo bakarra: neska gainbegiratzeko ardura dutenak ez daude beti oso ondo antolatuta.

Kapitulu bakoitza beira-arasa bat da, kontuz-kontuz konposatua, miniatura bikainez betea.
Philippe Lançon, LIBÉRATION.

Echenozek gustuko du bere eleberriak “fikziozko makina” edo “makineria inprobisatu” gisa definitzea. Bego, baina ez hain inprobisatuak ere, areago esango genuke direla doitasun handiko mekanismoak, zoragarriro asmatuak, erlojugile suitzar baten xehetasunez antolatuak, eta Chaplin erako umore metafisikoz koipeztatuak. Inoiz baino sofistikatuagoa eta kontrolatuagoa, Isil-mandataria-ren “fikziozko makina” xirmi-xarma fabrika paregabea da.
Nathalie Crom, TÉLÉRAMA.

Espioitza epopeia harrigarri honek Ipar Korearaino darama irakurlea. Opari txiki bat.
Laurence Houot, CULTURE BOX.

Jean Echenoz 1947an jaio zen, Frantziako Orange (Vaucluse) hirian. Sendagile baten seme, Soziologia ikasi zuen Aix-en-Provence-n. Zazpi urte zituela, Alfred Jarryren Ubu errege irakurri zuen eta, askoren ustez, handik datorkio isekarako joera. Lehen eleberria, Le méridien de Grenwich, 32 urterekin argitaratu zuen. 60ko hamarkadaren amaiera izaki, esperimentalismoa gainbehera zetorren. Echenoz –Raymond Roussel eta Gustave Flauberten irakurle– bere estiloa zehaztuz eta bere mundua eraikiz joan da, garaiko eleberrian nagusi ziren hainbat konbentzio bazter utzirik. 1983an “Médicis” saria jaso zuen Cherokee eleberriagatik. 1988an, Parisko Liburu Aretoan, “Gutenberg” saria eman zioten, Frantziako letren promesa nagusitzat joaz. Lac nobela “European Literary Prize” izan zen 1999an. Je m’en vais lanarekin, 1999ko “Goncourt saria” eskuratu, eta milioi eta erdi irakurle izan zituen urte betean. Horren ostean, “bizitza alegiazkoen” trilogia bat osatu zuen: Ravel (2006), Lasterka (2008) eta Tximistak (2010), hirurak meettok argitaletxeak kaleratuak, lehen mundu gerrari buruzko 14 bezala (2012). Isil-mandataria hau du azken eleberria.

PVP 19,00 € amazon elkar
subscribe for FREE RSS