Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

autores

Don DeLillo

Don DeLillo

1936

Italiar etorkinen seme, New Yorkeko Bronx auzoan jaio zen, 1936an. Fordham unibertsitatean egin zituen ikasketak, jesuiten artean, eta horretan bat etorri zen bere maisu James Joyceren patuarekin. Maisutzat ditu, halaber, Franz Kafka, John Dos Passos eta William Faulkner. Bost urtez publizitatearen munduan lan egin zuen, copywriter gisa.

Ipuinak, saiakerak, antzerkia, zinemarako gidoiak eta hamabost nobela idatzi ditu. Eleberrien artean, aipatzekoak dira: White Noise, 1985; Libra, 1988; Underworld, 1997, eta Falling Man, 2007.

National Book Award saria jaso zuen 1985ean eta 1998an; Faulkner saria, 1992an; Pen/Saul Bellow saria 2010ean, eta, duela gutxi, National Book Foundation Domina eman zioten bere literatur ibilbideagatik.

“Nire eleberrietan gizarte edo kultur interesa duten gaiak lantzen ditut, baina eleberri baten eragilea, hura hitzez hitz aurrera eramaten duena, hizkuntzaren arimatik erauztea lortzen dudan ezagutza da. Oso gauza gizatiarra da, eta sarritan huts egin dezake, ez baita prozesu matematikoa.”

“Nire testuen alde garrantzitsuenetako bat denboraren izaeraz egiten dudan gogoeta da. Denbora  enigma ulergaitza da, eta nire liburuetan sartzen da eta dena blaitzen du. Bai denbora, bai hark berekin dakartzan galera konponezinak”.

bibliografía

bibliografía meettok

suscríbete gratis RSS