Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

autores

Jean Echenoz

Jean Echenoz

26 de diciembre de 1947

Jean Echenoz 1947an jaio zen, Frantziako Orange (Vaucluse) hirian. Sendagile baten seme, Soziologia ikasi zuen Aix-en-Provence-n. Zazpi urte zituela, Alfred Jarryren Ubu errege irakurri zuen eta, askoren ustez, handik datorkio isekarako joera.

Lehen eleberria, Le méridien de Grenwich, 32 urterekin argitaratu zuen. 60ko hamarkadaren amaiera izaki, esperimentalismoa gainbehera zetorren. Echenoz –Raymond Roussel eta Gustave Flauberten irakurle– bere estiloa zehaztuz eta bere mundua eraikiz joan da, garaiko eleberrian nagusi ziren hainbat konbentzio bazter utzirik.

1983an “Médicis” saria jaso zuen Cherokee eleberriagatik. 1988an, Parisko Liburu Aretoan, “Gutenberg” saria eman zioten, Frantziako letren promesa nagusitzat joaz. Lac nobela “European Literary Prize” izan zen 1999an. Je m’en vais lanarekin, 1999ko “Goncourt saria” eskuratu, eta milioi eta erdi irakurle izan zituen urte betean. Horren ostean, “bizitza alegiazkoen” trilogia bat osatu zuen: Ravel (2006), Lasterka (2008) eta Tximistak (2010), hirurak meettok argitaletxeak kaleratuak, lehen mundu gerrari buruzko 14 bezala (2012).

Isil-mandataria hau du azken eleberria.

bibliografía

  • Le meridien de Grenwich
  • Cherokee  
  • Je m’en vais

bibliografía meettok