Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

autores

Lev Tolstoi

Lev Tolstoi

1828 - 1910

Lev Nikolaievitx Tolstoi (Iasnaïa Poliana, 1828 - Astapovo, 1910) batik bat Gerra eta bakea eta Ana Karenina eleberriengatik ezagutzen badugu ere, bi eleberri horiek idatzi ez balitu ere, ziurrenik, urrezko hizkiz ageriko zen literaturaren historian gainerako bere obrei esker: Kosakoak, Kreutzer sonata, Aitorpena, Berpizkundea, Ivan Ilitxen heriotza, Hadzhi-Murat... 

Idazle arrakastatsua gazte-gaztetatik, 50 urte bete baino lehen, haren arrakastaren unerik gozoenean zegoela, krisi existentzialak jota, kristau sinesmenera itzuli zen. Geroztik, gehiago sakondu zuen eduki moral eta erlijiosoko idatzietan, literaturarekiko kezka guztiz abandonatu gabe hala ere. Askok ez zuten haren krisia eta jarrera aldaketa ulertu; esaterako, Tolstoiren emazteak berak. Baina miresle eta jarraitzaile franko ere izan zituen; horietako batzuek Tolstoiren ikuspegi filosofiko eta erlijiosoak aintzat hartzen zituen mugimendu sozial bat ere eratu zuten. Etsaiak ere ez zitzaizkion falta izan; tartean, Eliza Ortodoxoa, 1901ean idazle errusiarra haren idatziengatik eskumikatu zuena. 

Tolstoi ez zen idazle soila, gizakien arteko senidetasun benetakoa zuen helburu. Harentzat literatura ez zen denbora-pasa, jendea elkartzeko bide bat baizik. Bere lanetan giza izaeren oinarrizko kezkei erantzuten saiatzen da. Gizatasunetik saiatu ere. 

Herio unea hurbil sumatzerakoan, etxetik alde egin zuen, iskanbila eta zaratatik ihesi. Bidean larri gaixotu eta Astapovoko geltokian geratu behar izan zuen. Hantxe eman zuen azken hatsa. Stefan Zweigek Gizadiaren distira uneak liburuan maisuki fikzionatzen du Astapovoko gertaera hura. 

Tolstoi idazle oso maitatua izan zen. Hura hil eta gero, 1917ko Iraultza lehertzear zela, su eman zieten Iasnaïa inguruko etxalde batzuei. Tolstoiren emazteak, Sofia Bersek, morroiei agindua eman zien, zaldiak prest eduki zitzatela ihesaldirako, hala egokituz gero. Sofiak ez zekien inguruko fabrika bateko langileak Iasnaïa Poliana zaintzen ari zirela, inork ez ziezaion minik eman Tolstoiren familiari. 
 

bibliografía

bibliografía meettok