Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Anarkia hutsa

Anarkia hutsa

Hogeita bost urteren ondoren, Anarkia hutsa (2007) honek 18 testu jasotzen ditu, paregabeak, Woody Allen onenak idatzirik.

ISBN 978-84-359-6408

9 788493 596408

...Ongi duk. Hitz-totel konpultsiboa bihurtu diat nire obran, eta horrek jakin-mina bizten ziok Freudi. Haurtzaroko trauma bat. Mahlerrek, behin, alkate bat ikusi zian Schlag-en itotzen. Eta orain berriro bizitzen dik esperientzia hura. Etzaleku bat ezartzen diagu agertokiaren erdi-erdian, eta Freudek komedia-kanta bikain bat kantatzen dik, Esan Burura Etortzen Zaizun Lehenbiziko Gauza, Ez Besterik. Jakina, Freud izanik, dena duk bitariko esanahia, eta, horrela, Vienako ohiturez trufatzen gaituk, eta erakusten diagu are Mahler bezalako sinfonia-egile handi batek ere emakume-gerruntzez, garagardoz eta musika sinkopatuaz estekaturik duela subkontzientea, nahiz eta sublimearen eremuan meatzari arituz atera bizimodua. Freudek blokeoa kentzen ziok Mahlerri, eta hura berriz has daitekek idazten, eta, ondorioz, Mahlerrek garaitu egiten dik bizi osoan zehar heriotzari izan zion beldurra.
Nola garaitzen du Mahlerrek heriotzari dion beldurra? Galdetu nuen. Hilez. Neuk konpondu nian auzia... horixe duk modu bakarra...

"Munduko idazlerik dibertigarrienetako bat".
_ Irish Times

"Allen jaunaren idazkera honelakoxe dibertigarria izan da 50 urtean. Eta bere saiakera komikoetan, hala nola bere filmetan, trikimailua trikimailuaren ostean baliatu izan du, tonua eta gaia aldatuz baina ikuspuntari eutsiz betiere".
_ New York Times

PVP 15,00 € amazon elkar
suscríbete gratis RSS