Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Jesusen eskola-egunak

Jesusen eskola-egunak

J.M.Coetzee Nobel saridunaren berria, Jesusen haurtzaroaren jarraipena, eta jakintzat ematen ditugun gauza kolokan jartzen ditu.

ISBN 978-84-945178-5-3

9 788494 517853

Jesusen eskola-egunak Jesusen haurtzaroaren jarraipena da. Novillatik ihesi joan eta gero, David Estrellara heldu da Simon eta Inesekin. Han bizitza berri bati ekin nahi diote. David Dantza Akademian sartu dute, baina akademia horretako irakaskuntza metodoa bitxi samarra da, dantzaren bidez ikasten baitute matematika. Hala ere, mutikoa liluratuta dagoela dirudi. Akademiaz arduratzen diren pertsonak —Ana Magdalena, Dmitri eta Juan Sebastian— Simon eta Inesen bizitzetan sartuz joango dira pixkanaka, eta jada ezer ez da berdina izango. Gainera, badakite mutikoa benetan nor den. 
 “Egile aszetiko baten liburu iluna da, eta nahi duzun guztia ukatu arren, behar duzuna nolabait emateko modua aurkitzen du”. Duncan White. The Telegraph.  
“Mezu nagusi baten ordez, norabide txiki baina esanguratsu askoz betetako lana da Jesusen eskola-egunak; gauzak egiteko bere modu propioarekin irmoki konprometitutako eleberri bat”. Alex Preston. The Observer.  
“Jarraipen erakargarri honetan Coetzeek gogorarazten digu halaber gure jarduteko gaitasuna galderak egiteko gure moduaren araberakoa dela: gauza guztiek dute irtenbidea heriotzak izan ezik”.    John Feeman. The Australian.  
“Eszena askok dituzte miniaturazko elkarrizketa sokratikoen ezaugarriak. Coetzeek aurreiritzi modernoak kendu dizkienez eta bere pertsonaien hizketaldi filosofikoak oinarrizko muinera ekarri dituenez, gozamen garbia eragiten dute. (…) Ideien nobela hauetan nahiz haien irudi kezkagarrietan apaingarririk gabeko edertasuna dago: mutiko gazte bat hegoa hautsita duen hegazti bati buruz gogoeta egiten, heriotzaren ondorioz urdin kolorekoa bihurtu zen emakume eder bat, gizon zahar bat dantza egiten saiatzen”. Christian Lorentzen. New York Magazine.  
“Coetzee beti arduratu izan da bizitzen ahalegintzeko zailtasunaz, eta kezka horrek definitzen du orobat eleberri makurki abstraktu hau, egileak idaztean gainditu dituen probak bezain makurki abstraktua”. Eileen Battersby. The Irish Times.

PVP 19,00 € amazon elkar
suscríbete gratis RSS