Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Jesusen haurtzaroa

Jesusen haurtzaroa

Itsasoak zeharkatu ostean, Simon eta David izeneko haurra lur berri batera heltzen dira. Haurrak On Kixote bezalakoa izan nahi du,ez ditu gauzak diren bezala onartzen.

ISBN 978 84 940733 2 8

9 788494 073328



Itsasoak zeharkatu ostean, Simón eta David izeneko haurra lur berri batera heltzen dira. Ez dakigu zergatik datoz ihesean, ez dakigu ezer haien iraganaz. Lur berri hartan izen eta adin berri bat ematen dizkiete, eta bertako hizkuntza ikasten dute: gaztelania. Lur hartatik Novillako Birkokapen Zentrora abiatzen dira helburu bikoitzarekin: bizitoki bat eta haurraren ama bilatzea. Novillan daudela, hango funtzionarioek arretaz artatzen dituzte, baina ez dituzte beren arazoak konpontzen, burokrazia kontuak direla eta. Arazo burokratiko horiek konpondu bitartean, Simónek lana bilatzen du moilan zamaketari gisa. Zamaketari gehienak Simón eta Daviden egoera berean daude, iheslariak dira. Hala ere, ez dute arazorik beren iragana ezabatzeko. Simóni, ordea, kosta egiten zaio hori egitea. Galderak egiten dizkio bere buruari, gauzak zalantzan jartzen ditu, gainerakoek egiten ez duten bezala. David, berriz, haur bizkorra da, ameslaria, eta munduari buruzko ideia xelebreak ditu. Ideia horien erruz arazoak izango dituzte hango agintariekin. Haurrak Don Kixote bezalakoa izan nahi du, ez ditu gauzak diren bezala onartzen.   

   

"Lehen begiratuan, Jesusen haurtzaroak Cormac McCarthyren The Roadeko aita-semeen odisea post-apokaliptikoaren lehengusu bitxia dirudi, baina aurkariak ez dira kanibalak, burokratak baizik".
Anthony Cummins The Telegraph 


"Coetzeeren ohiko zorroztasun sakonarekin idatzita dago liburua, eta orain arte inork lortu ez duena lortzeko moduan da: Booker saria hirugarrenez irabaztea.
Tim Adams The Guardian


"Jesusen haurtzaroa alegoria bat da garbiki —eta batzuk, Melville gogoan, alegoria izugarri eta jasanezina dela esango dute—, baina Coetzeerena ez da Platonen haitzuloaren alegoriaren, Bunyanen The Pilgrim´s Progressen edo Orwellen Abereen etxaldearen gardentasuna duen alegoria bat".
Joyce Carol Oates  The New York Times

PVP 17,90 € amazon elkar