Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Laranja Mekanikoa

Laranja Mekanikoa

Artefaktu berezia. Amets goxoa dena, ordea, amesgaitzo bilakatuko zaio une batetik bestera.

ISBN 978-84-945178-9-1

9 788494 517891

Adi, irakurle, erne. Artefaktu berezia da esku artean daukazun hau. Azalez ezaguna da, baita izenez ere; haren mamia, aldiz, aski ezezaguna zaigu. Anthony Burgess idazleak eman zuen argitara Ingalaterran lehen aldiz 1962an, eta ondoren, 1971n, Stanley Kubrick zuzendariaren film bertsioarekin batera zabaldu zuen ospea munduan barrena. Apurtzailea izan zen filma estetikoki, soinuz eta irudiz. Alde etikotik, bestalde, galdera zorrotz ugari sorrarazi zituen. Alabaina, fokuen argiak itzalpean utzi zituen liburuaren hainbat puntu nagusi; esate baterako, ba al dakigu nondik datorren Laranja mekanikoa izenburua?  

Alex dugu kontakizun honetako protagonista eta narratzailea. Arratsero biltzen da haren drugu (lagun) Pete, Georgie eta Tentelekin, moloko (esne) plus apur bat hartu, gogoa zorroztu, eta harrapatzen duten ororekin ultraindarkeriaz jokatzeko. Atsegin dute arauak haustea jostaketa hutsez, eta nadsat (nerabe) hizkera berezian mintzo dira. Alexek, gainera, zaletasun berezia du musika klasikoarekin, Ludwig Van (Beethoven) kuttunarekin bereziki. Amets goxoa dena, ordea, amesgaizto bilakatuko zaio une batetik bestera…  

Aukera aparta daukagu, orain eta hemen, fruitu bitxi honen galderak eta erantzunak geure kabuz lantzeko. Arreta zorroztuz gero, irakurle, fruitu biziak bilduko dituzu.  

“Azken urteotan irakurtzeko gai izan naizen liburu bakanetako bat. Burgess jaunak lengoaiarekin egin duena berdindu duen idazlerik balego, nik ez dut ezagutzen. Oso liburu dibertigarria da”.  William S. Burroughs  

“Laranja mekanikoa irakurrita jabetzen gara zein neurritakoa den gaur egungo idazle gehienon estiloa pobrea eta anbizioa kamutsa”. Harkaitz Cano  

“Uste baino geruza gehiago ditu laranjak. Zenbat eta gehiago ezagutu testuaren barrunbeak, orduan eta biziagoa iruditzen zait Laranja mekanikoa.” Ion Olano Carlos    

“Liburu izugarria eta zoragarria”. Roald Dahl  

“Indarkeriaren salaketa-gorazarre bozkarioz betea idatzi du Burgess jaunak”. Anne Duchene (The Guardian)  

“Oraindik ere berritasunaren zirrara darie Laranja mekanikoa-ren hasierako atalei”. Martin Amis (The New York Times)  

“XX. mendeko literatura ingelesaren gailur gorenetako bat sortu zuen Anthony Burgessek”. Irvine Welsh (The Telegraph)    

PVP 17,00 € amazon elkar
suscríbete gratis RSS