Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Molloy

Molloy

Molloy ez dago geldi. Zango zurruna gorabehera bizikletan. Amarenera omen doa, edo bere buruaren bila. Molloy bera aurkitu behar du Moran detektibeak. Moran ikertzen hasi, eta Molloy bihurtzen da.Pertsona beraren bi alderdi? Gerardo Markuleta itzultzaile

ISBN 978-84-940733-6-6

9 788494 073366

1950ean Beckett-ek kontratu bat sinatu zuen Les Éditions de Minuit argitaletxeko Jêrome Lindon-ekin, Molloy, Malone meurt (Malone hiltzen da) eta L’Innommable (Izendaezina) argitaratzeko. Editoreak kontatu zuen: “Testuaren edertasun izugarriak berehala harrapatu ninduen. Ordu gutxi batzuetan irakurri nuen, lehenago sekula testu bat irakurri ez nuen moduan. Ez zen nire kideetako batek argitaratua, ez maisu-lan kontsakratu bat, nire argitaratzaile lanarekin zerikusirik ez zeukana… Argitaratu gabeko eskuizkribu bat zen, eta hainbat editorek errefusatua. Ezin nuen sinetsi”.

Molloy idazteko, Beckettek ingelesa utzi, eta frantsesa aukeratu zuen literatur hizkuntza gisa. “Frantsesez errazagoa baita estilorik gabe idaztea.” Proust-en inguruko saiakera batean esan zuenez, estiloa iruditzen zitzaion “zapi bat eztarriko minbizi baten inguruan”. Antonia Rodríguez Gago-k proposatu zuen beharbada Vico-ren aholkua segitzea erabaki zuela: “Poeta gisa gailendu nahi duen edonork bere jatorri hizkuntza des-ikasi egin behar du, eta hitzen txirotasun aratzera itzuli”.

Becketten erudizio itzelak jakiteko gogoaren eta ezinaren arteko dilemara eramaten du. “Molloy eta beste sortu ziren nire ezjakintasunaz ohartu nintzen egunean. Bakarrik orduan hasi nintzen, gauzak, sentitzen nituen bezala idazten.”

Beckettek mundu garaikidearen ikuspegi tragikoan sakontzen du. Baliatzen dituen irudietan, groteskoak goien gradura bultzatzen ditu giza bizitzaren patetismoa eta samindura.

Molloy ez dago geldi. Zango zurruna gorabehera, bizikletan edo makuluekin ibil daiteke. Amarenera omen doa, edo bere buruaren bila, edo beti ihesi doakigun ziurtasunaren xerka. Bigarren atalean, Molloy bera aurkitu behar du Moran detektibeak. Moran ikertzen hasi, eta Molloy bihurtzen da. Pertsona beraren bi alderdi? Biek bat egiten bide dute niaren bilaketa amaigabean.

PVP 18,00 € amazon elkar