Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Sumisioa

Sumisioa

Politika fikziozko eleberri bat da, une poetikoak, komikoak eta melodramatikoak biltzen dituen fabula politiko eta morala. Houellebecq-ek gogoeta egiten du mende hasierako gizaki guztiok geure bizitzan sumatzen ari garen eraldaketa sakonaren inguruan.

ISBN 978-84-940733-9-7

9 788494 073397

Gure garaitik nahiko gertuko Frantzia batean, gizon batek karrera unibertsitarioari ekiten dio. Irakaskuntzarako motibazio gutxi, eta bizimodu aspergarri baina lasaia espero du, drama historiko handietatik babestua. Hala ere, herrialdean jokoan dauden indarrek sistema politikoa pitzatu dute, lehertzeraino pitzatu ere. Izualdirik, benetako iraultzarik gabeko eztanda hori, amesgaizto baten modura garatuko da.

“Gaurko egunean, munduko literaturan, gogoeta egiten duenik baldin badago guztiok abian dela sumatu bai baina aztertzeko baliabiderik ez daukagun mutazio izugarriaz, horra Houellebecq.” Emmanuel Carrère

“Dibertigarria, lotsagaldua eta etsia, Sumisioa-k egundoko lezioa dakar ezkutuan. Esan dena bezain eskandalagarri ez, eta dirudiena baino sotilagoa.” Sébastien Lapaque (Le Figaro)

“Sumisioa-k politikak eta arteak bat egiten duten gertaera ezohiko horietako bat da. Europako misantropo puntakoenak giza izaeraren ikuspegi liluragarri eta harrigarriro ezkorra eskaintzen digu.” Christopher de Bellaigue (The Guardian)

“Satira idazle ez-ezik, satira idazle ‘zintzoa’ dugu, benetan nahigabetua giza historiaren eta eromenaren aurrean, eta hori ez da hain ohiko gauza.” Adam Gopnik (The New Yorker)

“Gure bizitzetako gezur eta kontraesanen behatzaile burutsuenetako bat dugu Houellebecq.” Iris Radisch (Die Zeit)

PVP 19,90 € amazon elkar