Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

idazleak

Anthony Burgess

Anthony Burgess

1917 - 1993

Aditua musika klasikoan eta literaturan. Alor bietan kritikaria, nobelagilea eta musikagilea, poeta, irakaslea eta kazetaria, antzerkigilea, gidoilaria eta itzultzaile eleanitza. Alemanez mintzo zen, baita espainieraz, errusieraz, frantsesez, ingelesez, italieraz, japonieraz eta malayeraz ere. Apur bat zekien halaber hebreeraz, persieraz, suedieraz eta txineraz ere. Argitalpenetan oparoa, 50 liburutik gora plazaratu zituen, tartean, 33 nobela, 25 saiakera, bi ale autobiografiko eta ehunka idazlan labur, artikulu eta iruzkin. Amorratua zen  musika zaletasunean ere: orotara, 250 piezatik gora idatzi zituen, besteak beste, hiru sinfonia, hainbat sonata eta zenbait kontzertu. Armadan ibili zen hainbat urtez, eta 1950an ingeles irakasle lanetan hasi zen Malaysian. Argitara atera zuen lehen liburua Time for a tiger izan zen, 49 urte zituelarik. Alabaina, handik gutxira gaixotu egin zen; burmuineko tumorea diagnostikatu zioten (gerora jakingo zuenez, oker) eta idazteari ekin zion, tai gabe, urtebetean bost nobela osatu arte. A Clockwork Orange nobela idatzi zuen garai hartan, bere lanik ezagunena (ez, ordea, bere kuttunena). Askoz ere lan gehiago argitaratu zituen hurrengo urteetan Burgessek, askoz hobeak bere ustez, baina nobela haren film bertsioak egin zuen munduan ezagun. Anthony Burgess (izen-abizenez, John Anthony Burgess Wilson) Manchesterren sortu zen 1917an, eta Londresen zendu 1993an, biriketako minbiziaz.

beste liburuak

bibliografía meettok

abonatu doan