Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.
meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004
Istorio honetan ere Rothen azken aldiko nouvelletako galdera ilunarekin egiten dugu topo: zein erabakik baldintzatzen du halabeharrez bizitza?
ISBN 978-84-937619-4-3
9 788493 761943
Newark ekuatorialeko bero itogarrian’, epidemia ikaragarri bat hondamendia ari da eragiten New Jersey-ko haurren artean, elbarritasunak, paralisiak, bizitza osorako ezindurak eta are heriotza ere ekarriz. Hauxe da Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familia-baloreetan oinarritutakoan.
Nemesisen erdigunean Bucky Cantor dugu, hogeita hiru urteko jolastokiko zuzendari kementsu eta arduratsua, xabalina jaurtitzaile eta pisu-jasotzailea, bere ardurei emana eta bere buruarekin desilusionatua bizi dena, ikusmen kaskarrak bere kideekin batera gerrara joatea galarazi diolako. Polioa jolastokia jotzen hasten denean Cantorrek dituen dilemetan –eta aurre egin beharreko eguneroko errealitatean- funtsatua, Rothek halako izurri batek sor ditzakeen emozioetan barneratzen gaitu: ikara, izua, sumina, nahasmendua, bihozmina eta oinazea.
Newarkeko kale erre eta kirasdunen eta Indian Hill izeneko Poconos-etako udaleku aratzaren artean, non airea ‘kutsatzaile gabeko aire purua baitzen’, Rothek fede hobereneko gizon prestu eta adoretsua irudikatzen du, epidemiaren kontrako bere gerra partikularrean borrokan. Roth samurki zehatza da hala Cantorren hondamen pertsonalaren pasarte bakoitzean, nola haurtzaroaren izaeraren deskribapenean.
Istorio honetan ere Rothen azken aldiko nouvelletako –Everyman, Indignation (Suminez), The Humbling, eta orain, Nemesis- galdera ilunarekin egiten dugu topo: zein erabakik baldintzatzen du halabeharrez bizitza? Zenbateraino gara indargabeak zirkunstantzien indarraren kontra?
“Suspentsez betetako nobela. Artez eraikia eta biraketa trebea duena amaiera aldera.” (J.M.Coetzee, The New York Review of Books)
“Roth eszena-idazle handienetakoa dugu, eta ez dago inor mundu mailako literaturan argumentu hoberik idatz dezakeenik. (…) Rothen lanak irakurtzen badituzu noizbehinka –atseginez batzuetan, ez hainbeste bestetan-, gustatuko zaizun horietako bat izango da.” (Edward Docx, The Guardian)
“Samurtasun zehatz eta mingarriz zipriztindua (...) Nemesisek Rothen bikaintasun guztia gordetzen du.” (Leah Hager Cohen, New York Times)