Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

liburuak

Zero K

Zero K

Izatea aukeratu gabe jaiotzen gara. Modu berean hil behar ote genuke denok? Ez al da giza lorietako bat halabehar jakin bati uko egitea?

ISBN 978-84-945178-0-8

9 788494 517808

Izatea aukeratu gabe jaiotzen gara. Modu berean hil behar ote genuke denok? Ez al da giza lorietako bat halabehar jakin bati uko egitea?

Jeffrey Lockhart-en aita, Ross, hirurogeiak beteak dituen bilioiduna, heriotza ezin hobeto kontrolatzen duten gune sekretu bateko inbertitzaile nagusia da. Isilpeko leku hartan, kontu handiz zaintzen dituzte gorputzak, etorkizuneko denbora batean, aurrerapen biomedikuei eta teknologia berriei esker, betiereko bizitzara itzuli ahal izango dituzten arte.

Rossek gunera gonbidatzen duenean, Jeff ohartzen da gorputza eman behar dutenetako bat Artis dela, Rossen emazten berriena, zeinaren osasuna okerrera egiten ari baita.  Jeff bere burua prestatzen hasten da bere amaordeari “adio zalantzazko bat” emateko, eta, bitartean, pixkana, gizateriaren galdera zailenei aurre egiten die: nolako ondarea utziko dugu, noblezia al dago heriotzan, zein da “hemen, lurrean, gure garaian bizi dugun harridura nahasketaren” behin betiko balioa.

Don DeLilloren nobela berri, erakargarri, ikusgarri, aipatu eta bikain honek parez pare jartzen ditu, alde batetik, munduaren iluntasuna —terrorismoa, uholdeak, suteak, goseteak, izurritea—, eta, bestetik, edertasuna eta gizateriaren eguneroko bizitza.

“De Lilloren ibilbide luzeko liburu misteriotsuen, zirraragarrien eta formalki atsegingarrienetako bat... Harrigarriro hunkigarria... DeLillok kontsolamendua eskaintzen du benetako munduaren misterioa eta izua hain ondo erakutsi hutsarekin... Liburua txundituta eta esker oneko amaitu dut.”

Joshua Ferris, The New York Times Book Review

“Aparta eta harrigarria... Maisu-lan bat... DeLilloren eskalpelo imitaezinaren oharmen harrigarriz josia, hemendik hogei urtera hizketa-gai izango ditugun ideietan oparoa... ZERO K liburuan DeLillok bere aspaldiko obsesioak berritzeko modua bilatu du, eta, gainera, sakon eta bizi jotzen ditu irakurlearen emozioak. Efektua transzendentea da”.

Charles Finch, Chicago Tribune

“Ausarta... Probokatzailea... Fina... Gure garaiko beldurren berri ematen du, gero eta gehiago direnak”.

Ron Charles, Washington Post

PVP 19,90 € amazon elkar