Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.
meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004
hamaika idazki literarioa irakurtzeari buruz
ISBN 978-84-935964-1-5
9 788493 596415
hamaika idazki literarioa irakurtzeari buruz
Irakurtzeak, maitemintzeak bezala, jainko sentiarazi ninduen naizen hau izatea jasangaitza zitzaidanean.
_ UXUE APAOLAZA
Irukurtzeak bizitza edertu egiten du, baina bizi ondoren bakarrik ulertzen da irakurritakoa bere sakontasun osoan.
_ PAKO ARISTI
Chichen (h)itza ipuinean zazpi urteko Silvia mayatar neskatxari omenaldi bat eskaintzen diot, irakurtzen ikas dezala otoiztuz, nihaurk irakurriz mundua ezagutu dudalako.
_ ITXARO BORDA
Neskato bat liburuaren bizkarra parez pare ireki eta hura erosoago irakurtzeko magalean zanpatuz: une epifanikoa.
_ HARKAITZ CANO
Poetaren ahots poetikoak Irakurlearen begi are poetikoagoa aurkitu zuenekoaz.
_ ANGEL ERRO
Irakurtzeari buruzkoan beti hor dabilen eztabaida dela-eta Edorta Jimenezek hitz batekin eman digu bere iritziaren gakoa: zurikeria. Zurikeriaren aurkako antidotoa ere proposatu digu: lilura sorrarazteko gaitasuna.
_ EDORTA JIMENEZ
Liburuek mugatzen dute gure bizialdia. Haurtzaroan liburu koloretsuak ditugu maite; gaztaroan irudimenari hegoak emango dizkioten liburu arinak; heldutasunean garena bermatzen dituzten liburu sakonak.
_ FELIPE JUARISTI
Garenaren zentzua narrazio gisa eraikita egonik, ukaezina da eraikitze eta eraldatze prozesuan funtsezkoak direla fikzioa, literatur narratiboa, entzuten eta irakurtzen ditugun istorioak.
_ MARIASUN LANDA
Liburu itxi bat, inauguratu gabeko denbora bat da.
_ ANJEL LERTXUNDI
Liburuak, gazteluak izan daitezke, bilurrak baino sendoagoak. Liburu bakoitza giltzarrapo bat.
_ EIDER RODRIGUEZ
Iban Zalduak idatzitako “Ohean irakurtzea debekatu zidatenean” ipuina, sekula jazo ez diren gertakari zinezkoetan oinarritua, edozein kulebroi bezain errealista da, eta edozein teleberri bezain fantastiko.
_ IBAN ZALDUA