Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

autores

Philip Roth

Philip Roth

1933

1997an, Philip Rothek Pulitzer Saria irabazi zuen American Pastoral lanari esker. 1998an, Arteen Domina Nazionala jaso zuen Etxe Zurian. 2002an, Estatu Batuetako Arteen eta Letren sari nagusia eskuratu zuen: Fikziozko Lanen Urrezko Domina. Bi aldiz irabazi ditu Narrazio Sari Nazionala eta Narrazio Kritikarien Elkarteko Sari Nazionala. Hiru aldiz irabazi du PEN/Faulkner Saria. 2005ean, The Plot Against America lanak Estatu Batuetako Historialarien Elkarteko saria irabazi zuen, “2003. eta 2004. urteetako Estatu Batuetako gai bati buruzko nobela historiko bikainagatik”. Azken urteetan, PEN klubak ematen dituen bi sari ospetsuenak jaso ditu: PEN/Nabokov Saria 2006an, eta PEN/Saul Bellow Saria 2007an. Estatu Batuetako Liburutegia Sailean lan guztiak argitaraturik dituen eta bizirik dagoen idazle estatubatuar bakarra da Roth.

bibliografía

  • Exit ghost
  • The Plot against America
  • American Pastoral
  • Zuckerman
  • Everyman
  • Indignation (Suminez)
  • The Humbling

bibliografía meettok