Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Suminez

Suminez

Philip Roth euskaraz lehenengo aldiz. Suminez Euskaraz-Indignation English, idazle estatubatuarraren azken nobela

ISBN 978-84-935964-5-3

9 788493 596453

Estatu Batuetan gaude, 1951n, Koreako Gerrako bigarren urtean. Marcus Messner gaztea New Jerseyko Newark hirikoa da. Ikasizalea da, arauak errespetuz betetzen dituena, eta zintzoa. Bigarren ikasturtea hastera doa Ohioko Winesburg Unibertsitateko campus bukoliko eta kontserbadorean. Eta zer dela-eta dago han, eta ez Newarken bertan, hasiera batean izena eman zuen unibertsitatean? Badirudi haren aita, auzoko harakin mardul langilea, zoratu egin dela: izuak eta kezkek zoratu dute. Pertsona helduen bizimoduak dituen arriskuek, munduaren arriskuek, bere seme maitearentzat bazter guztietan ikusten dituen arriskuek zoratu dute. Eraman handiko ama zeharo abailduak semeari esaten dionez, maite duelako eta beraz harro dagoelako dago aita horren izuturik. Baliteke. Marcus haserretuegi dago, ordea, aurrerantzean gurasoekin bizitzen jarraitzeko. Haiek utzi, eta bere bidea egin beharko du Newarketik urrun, ekialde-erdiko unibertsitatean, Estatu Batuetako beste mundu bateko ohituren eta muga hertsien barruan. Philip Rothen hogeita bederatzigarren liburua da Suminez. Bizitzaren ustekabe izugarrietan eta oztopo bitxietan hezten ari den gizon gazte baten istorioa kontatzen du. Eskarmentu falta, arduragabekeria, erresistentzia intelektuala, sexuarekin topo egitea, adorea eta hutsegitea biltzen ditu. Istorio berriak asmatzeko ohikoa duen energia eta grazia guztia erabili ditu Rothek. Zahartzeari eta esperientziari buruz obsesioz idatzitako bere azken narrazioetatik aldendu da bat-batean, eta bikain eta indartsu ikertzen jarraitu du Estatu Batuetako historiak gizabanako ahularengan duen eragin handia.

PVP 17,90 € amazon elkar